IRAKURRI ASTE ETA HILABETE GUZTIETAKO
      AZTERKETEN IZENBURU GUZTIAK ZERBITZUAREN HASIERATIK

      HILABETEKO AZTERKETAK


      EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa

      "JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.

      9. Mobilizazioaren helburuak: errudun bat bilatzea, disidentzia (oraingoa zein gerokoa) suntsitzea, Euskal Herriari erasotzea eta Espainia (noraezean eta desagertzear dagoen) aberri gisa sendotzea.

      Mobilizazio horretako mezuen edukin eta itxuren azterketak doktore-tesi bat idazteko adina emango luke (inork inoiz egingo duena ziurrenik). Horri dagokionez JULIAZOari buruz EUSKAL SARE GORRIko hainbat kidek idatzitako artikuluetara igortzen zaituztet. Berriro diot, JULIZOA ez da izan operazio faxista hainbesteko gezur pila batere lotsarik gabe bota direlako. Beren helburuengatik izan da operazio faxista, faxismoaren ohiko helburuak hain justu.

      Lehenik eta behin errudun bat bilatzeko helburuarengatik. JULIAZOa "eserita dagoen espainiarraren amorrua" piztu duen agindu neurotizatzaile, sadomasokista eta eskizoideen itzulpen autoritarioa izan da. Zorigaiztoko masa historikoki amnesiadun alienatua, Ekonomi Langintza eta Garapenerako Erakundearen arabera egunkari gutxien irakurtzeko marka duten gizon-emakume funtzionalki alfabetatugabe horien amorrua alegia. Horiei, frankismoko urte luzeek gaizki-hezitako zazpi milioi pentsionista gehitu behar, eta beste zazpi milio etxeko andre "maruja", txutxu-mutxuei buruzko aldizkari txundigarriak, telebistako foiletoiak, programa sentiberak, zolu garbitzaileak, ontzigarbigailuak, zuriago uzten duten xaboiak… neurri gabe kontsumitzen dituztenak. Eta inbidia, inbidia handia. Bi milioi inguru gazte langabeek eta zabor-kontratuek hustiatutako beste bi milio gazte gehitzen zaizkien masa alienatuak.

      Masa horiek benetako ondoeza larria pairatzen dute (gutxieneko soldatatik beherako pentsioak, diru-laguntzarik gabeko langabeak, zabor-soldatak, etxekoandreek lan leher-eragile ez ordaindu ezta aintzatetsia ere), publizitatearen doinuak etengabe eragin eta sustatutako ezinezko kontsumoak areagotua. Eta sexu eta maitasun premia nabarmena dute ere, beren buruekiko estimu arras apala areago urritu eta sublimazio ezberdinegatiko antsietatea eragiten dielarik.

      Masa horiexekin erabili du gobernuak antolatutako mobilizazioak psikologia manipulatzeko tekniken bidez, beren segurtasunik ezaren, antsietatearen, errudun sentimendua, metatutako nahi eta frustrazioen pagotxa subkonszientearen errezeta nazifaxista. Aginduak jasotzeko irrikitan dauden masa horien egitura psikikoaz baliatzean datza, konponbiderako itxaropena eta indar eta orden sentipenak bizitzeko aukera ematean.

      Hain azterketa korapilatsuan oinarritutako errezeta oso gauza errazan gauzatzen da: masa horiei beren miserien eta aitortu gabeko ondoezaren erruduna erakustean. Judutarrak Hitlerren Alemanian. Ezker Abertzalea (ETA eta HB) guztiaren erantzule bilakatu dituzte Aznar eta Juan Carlosen Espainian. Deabru hutsa da erruduna: ez dute ideiarik, sentimendurik, begirunerik, erlijiorik, birtuterik, ezer ez. Txakur-talde amorratua besterik ez dira, birus arriskutsu baten eraginez gaixo isolatu beharrekoak, legenardunentzako eritetxe batean giltzapetu eta akabatu beharrekoak. Ondorioa: errudunari dagokionez, ez da abstentziorik onartzen, tarteko konponbideak traizioa dira, ETA eta HBren alde dago ETA eta HB-REN KONTRA ez dagoena edo ESATEN EZ DUENA. Jainkoei intsentsua botatzen ez dietenak jentilak dira.

      Operazio honen bigarren helburua da berez faxismoaren muina osatzen duena: disidentzia txikitzea, disidenteak suntsitzea, Kapitalaren asmo eta interesen aurkako erresistentzia edo aurkaritza gunerik izatea ere saihestea. Nabarmendu beharra dago oraingoan ezker abertzaleak osatzen duen disidentziari zuzentzen zaizkiola estatuan kapitalismoaren aurkako (independentzia eta sozialismoa) eta Maastrichten aurkako egitasmo erradikala bultzatzen duen bakarra delako (HB izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuak Maatrichteko Ituna onartu zuen batzarrean aurkako botoa eman zuen bakarra, IUren abstentzio edota aldeko boto koldarraren aldean). Espainiar kapitalaren eta bere bikarioa den gobernuaren amarrua euskal disidentzia suntsitu ahal izateko aitzakiaz salbuezpenezko botere eta legedia eskuratu eta jarraian euroaren eta Europako Moneta Batasunaren eragin latzei aurre egiteko Espainian altxatzen den disidentziaren aurka erabiltzean datza.

      Hirugarren eta laugarren helburuak, uztartuta agertzen zaizkigunak, faxisten ohiko helburuak dira halaber: gerra atzerritarrari aberriaren ideia eta bizipena sendotzeko. Kasu honetan euskaldun izan nahi dutenei gerra, sei hilabeteroko inkesten arabera geroz eta euskaldun gehiagok independentzia nahi dutela, euskaldun hutsak direla, autodeterminazioa eskatzen dutenak eta Espainia ustel kiratsutik (PSOEk 1993an hauteskundeak irabaztean erakutsi bezala) torturatzaileak, hiltzaileak, iruzurgileak, erosiak, lapurrak eta prebarikatzaile nabari eta publikoak agintari gisa hautatzen dituen Espainia horrexetik bereizi nahi duten euskaldunek osatutako Euskal Herriari gerra.

      Ideologia nazifaxistaren muin gogorrenaz baliatuz egiten zaio gerra Euskal Herriari: BERAIEK BAINO ASKOZ GEHIAGO GARA, BERAIEK BAINO ASKOZ INDARTSUAGOAK, gutxiengoak gehiengoak agintzen duena bete behar du, Zuzenbideak gaizkileak behar bezala zigortzen ez baditu, Zuzenbidea aldatu beharra dago, Zuzenbidea ezin da gaizkileentzako babeslekua izan, Ordenua Askatasunaren aurretik, hiltzaileek ez dute hitz egiteko eskubiderik, gezurrak ez du adierazpen eskubiderik, ezin da denontzako askatasuna egon, ezin askatasunik egon askatasun-hiltzaileentzako.

      Espainiar identitate ezegonkorra eta Espainia aberri gisa, nazio gisa hartzen dutenen sentimendu ezegonkorra sendotzeko gerra. Horri dagokionez, website honetan agertzen den nire testu batera igortzen zaituztet: Espainia, denborak aurrera egin ahala murrizten ari den zerbait da. Espainia berriz fundatzeko JULIAZOaz baliatu izana hainbesteraino igarri zaie hil honetan argitaratutako hainbeste testuri, zaila gertatzen zaigula aipu bakarra aukeratzea. EUSKAL SARE GORRIAren web honetan (Iraultza prestatzen ari ote Euskal Herrian? sailean) antologia bat argitaratuko dugula agintzen dizuet.

      10."Kristal hautsien gaua". HBren egoitzen kontrako eraso "espontaneoak", herritar sumindu gisa mozorrotutako poliziek zuzenduak eta talde "bakezaleek" deituak. Eta uniformez jantzitako poliziek babestuak.
      ASTEROKO AZTERKETA ETA INFORMAZIO ZERBITZUA Hasierako orrira